2008/11/16

Blog bat sortzen II: idazten hasten

Aipamena: Artikulu hau blog bat sortzen zikloaren barnean dago, baina bakarrean ere ulergarria da.
Sarrera
Blog bat idazteko orduan ez pentsatu teknologian. Ez pentsatu zer demontre sartu behar duzun. Pentsatu zer nahi duzun idatzi. Sarritan beldurra ematen digu teknologia hau erabiltzeak eta zuzenean "ezin dugula egin" pentsatzen dugu. Edo gu geu "arazoen" sortzaile bihurtzen gara. Bizitzako beste aspektu askorekin bezala, organizatu egin behar gara. Etxean zerbait aurkitzen ez dudanean, bere tokian utzi ez dudalako da. Ba, ordenagailuan fitxa bat aurkitzen ez dudanean, neure errua da, ez dudalako bere lekuan gorde, karpeta konkretu baten barruan alegia.
Organizatu eta jakin hasieratik zer nahi duzun idatzi eta nola egingo duzun
(inprobisazioa normala eta sarritan gomendagarria da ere, noski).

Nire lehen sarrera
Blog bateko gauzarik garrantzitsuena bertan idatzita dagoena da, ez inguruetako gomendio edo irudiak. Horregatik puntu honetatik hasiko gara.
Blogger
-en web orrian sartu eta sesioa hasiko dugu gure gmail kontuarekin (ikusi Blog bat sortzen I: sarrera eta sorrera). Ondoren nueva entrada sakatu eta aurrera!

Leiho miragarria
Aurrean duzun leihoa DENA da. Bertan idatzi eta berridatziko duzu. Ez du gauza berezirik, sinplea da eta ea nahi beste gauza egin dezakezu berari esker. Testuaren tamaina aukeratu, letra lodia eta kurtsiba aktibatu eta desaktibatu, testuaren kolorea aukeratu, lerrokatzea (eskerrean, erdian...) aukeratu eta zenbakiak eta puntuak sartu ditzakezu besteak beste. Interesgarria da ere vista previa aukera, non gure sarrera publikatzerakoan nola geratuko den ikusiko dugun. Beranduago, hurrengo sarrera batean, irudiak, bideoak eta link-ak nola sartu ditzakegun ikusiko dugu.

Berridazten
Denok egiten ditugu akatsak, eta horrela ikasten da gainera, ekiten. Horregatik Blogger-ek zure sarrerak berriro berridazteko aukera ematen dizu. Puntu bat idaztea ahaztu zaizula? Arazorik ez.
Baina tresna honen erabilera urrutiago doa. Zertarako hor geratu? Sarrerak eguneratu egin ditzakegu adibidez. Nik artikulu bat idazten badut eta hurrengo batean jarraipena ematen badiot, adibidez, oso interesgarria izango litzateke aurreko artikuluaren bukaeran bi lerro berri gehitzea artikuluak jarraipen bat duela esanez, link-a eta guzti, noski!
Edo, beste adibide bat jartzekotan, pentsatu akats larri bat egin duzuela (non publikatutako informazioa guztiz okerrekoa den) eta jada jende askok irakurri eta berari buruz hitz egiten aritu dela. Zorte pixka batekin eta web 2.0-ari eta jendearen borondate onari esker, gure akatsaz konturatu gaitezke (mail, komentario dena delakoaren bitartez). Zure artikulua eguneratzen baduzu, behar bada jendea ez da konturatuko, barriro gainetik begiratuta antzekoa delako. Utz ezazu dagoen bezala eta sarrera horren hasiera edo bukaeran idatzi "eguneratuta" letra larriz (ikusteko moduan) eta azaldu gertatutakoa.
Adibidez:
Lurraren masa 7,536 × 1024 kg-takoa denez, honen ondorioz badakigu .... (artikuluak jarraituko luke)
Eguneratuta: akats larri bat egin dugu. Lurraren benetako masa 5,9736 × 1024 kg-takoa da.

Ditugun errekurtsoak ongi erabiltzen jakin behar dugu, artikulu ez luzeegiak idazten saiatu behar gara eta (nire ustez) modu zuzen eta informalagoan idazten saiatu behar gara ere: honek ez du zertan liburu baten antza izan.

Hori da dena, ez dago besterik. Basikoa badakizu. Zure burua azaltzeko beste badakizu.

2008/11/10

Blog bat sortzen I: sarrera eta sorrera

Aipamena: Artikulu hau blog bat sortzen zikloaren barnean dago, baina bakarrean ere ulergarria da.
Sarrera
Lehenik eta behin: zer da blog bat? Blog bat bitakora bat da, aldian-aldian testu edo artikulu ezberdinez eguneratzen dena, berriena lehen (goian) agertuz.

Zertarako balio du? Edozertarako.
Ehundaka blog ezberdin daude: pertsonalak (gureak bezalakoak), negozio bezala erabiltzen direnak (gai bati buruzko informazio asko eskainiz eta publizitatea jarriz), enpresek erabiltzen dituztenak (adib. programa informatiko baten sorreraren aurrerapenak zehazten)... Muga buruak jartzen du, ez teknologiak.

Hornitzailea aukeratzen
Bakoitzak bere beharren arabera hornitzaile ezberdina aukeratuko du. Bakoitzak bere karakteristikak ditu eta honek, noski, erabiltzaileari abantailak baino ez dizkio ematen.
Adibide batzuk weblog.net, weblogssl, blogia eta nireblog ditugu. Guk, ordea, hain famatua den eta hainbeste maite dugun Google-ren blog zerbitzua erabiliko dugu: Blogger.
Horretarako ezinbestekoa da Google-ren beste zerbitzu batean izena ematea, Gmail-eko kontua sortzea alegia.

Gmail
Gmail ez da dohaineko korreo zerbitzu onenetariko bat soilik, Gmail Google-ren zerbitzu askorentzako (Gmail Notifier, Google Talk, Google Page Creator...) txartel pertsonal bat da. Gmail Google kontua da, azken honen zerbitzu guztiak erabiltzen eta pertsonalizatzen uzten dituena.

Gainera, Gmail oso komenigarria da korreo zerbitzu profesional bezala. Beste korreo zerbitzu batzuk ez bezala (hotmail...), oso bizkorra da, ez du iragarkirik (eta are gutxiago gure korreoen sinaduretan), ez du gure mezuetan limiterik jartzen eta oso maneiagarria da.

Blog-a sortzen
Ondorengo pausua zailena kontsidera daiteke eta ez zailtasun informatikoagatik, hurrengo pausua zuk zeuk bakarrik egin behar duzulako baizik. Inork ezin dizulako esan zein izen jarriko diozun zure blog-ari, eta, are gutxiago zeri buruz idatziko duzun.

Blog-aren izenari buruzko gomendio batzuk:

Ez ezazu larregi pentsa:
  1. Normalean ez da web orrialdeen izena idazten, markagailuetan (edo faboritoetan...) gordeta izaten ditugulako, edo beste web orrialde batetik gatozelako (link bat). Ea guztiz ziur naiz zuek ez duzuela nire blog-aren izena idatzi goiko barran.
  2. Nor zaren ez du izenak adierazten, barruan dagoenak baino.
  3. Blog-aren izena edozein momentutan alda dezakezu!
Ondo pentsatu zure gaia eta jarri iezaiozu izen bat behingoz! Hasi sortzen!
Nire ongi etorririk beroena zuentzat.


Ongi etorriak oihanera!

2008/11/08

Informatika eskoletan II

Aipamena: Artikulu hau beste artikulu baten jarraipena da, baina bakarrean ere ulergarria.

Zein sistema eragile eta zein programa informatiko komeni zaie haurrei (eta noski, guri ere) erabiltzea? Galdera honek ez du erantzunik eta ezin du izan. Are gehiago, hobe inoiz izango ez balu.
Bizitzako gauza gehienekin gertatzen den bezala ez da gauza hobeenik existitzen. Bakoitzak berea aurkitu behar du, jakin zein programa moldatzen den bere nahi eta beharretara eta noski, hori aldatu egingo da denboran zehar, programak aldakorrak direlako, erabiltzaileak bezala. Eta eskerrak aldakorrak direla, hainbat eta gehiago hobe!

Blog honetako Gomendioak atalean dohainekoak diren sistema eragile bat eta hainbat programa gomendatzen ditut, Blogger aplikazioaz gain. Nire gustuen eta nire behar eta nahien arabera aukeratuak. Barregarria badirudi ere, askotan dohainezko programa hauek ordaindu beharrekoak baino hobeagoak izaten dira. Arrazoi batzuk hauek izan ohi dira:
  • Gutxiago pisatzen dute, arinagoak dira.
  • Errekurtso gutxiago erabiltzen dituzte, ordenagailuak "askeago" ibiliz.
  • Formatu gehiago maneiatzen dituzte, erabilgarriagoak dira.
  • "Gauza gehiago" egin ditzakete.
  • Gehiago pertsonalizatu daitezke, bakoitzaren beharrak betez.
Horren adibide ditugu nire Gomendioak ataleko Ubuntu, OpenOffice (bai, Microsoft Office baino hobeto), Firefox (nabigatzailea), foobar2000 (musika-erreproduzitzailea) eta Gimp (nork esan du Photoshop!?). Egin klik irudien gainean, deskargatu eta probatu!


Lehen eta orain?

2008/11/07

Informatika eskoletan I

Sarritan ez gara konturatzen gauzak ezberdinak izan daitezkeela. Sarritan ez gara ohartzen aurrean duguna ez dela existitzen den gauza bakarra. Ordenagailuen munduan gehiengo triste batek Windows sistema erabiltzen du, besterik existitzen ez delakoan. Microsoft-ek sortutako sistema eragileak baditu hainbat lehiakide: Appel-en Mac OS eta komunitateak hainbat "bertsiotan" zabaldutako GNU/Linux, beraien artean nire gustukoena Ubuntu delarik.

Ezberdintasunak daude sistema eragile ezberdinen artean:
  • Microsoft eta Appel-en produktuak ordaindu beharrekoak dira eta kodigoa guztiz babestuta dago, sortzaileak baino ezin alda dezake.
  • GNU/Linux-en oinarritutako sistema eragileak dohainekoak dira eta guztiz askeak.
Dohainekoak: Badakizu zenbat garestitzen duen Microsoft-en edo Appel-en sistema eragileak dendan erosia izan den ordenagailu bat? 100€ gutxi gora behera, 100€.
Bi gauza berdinen artean bat aukeratzeko esaten badidate, normalean dohainekoa nahiago izaten dut...
Askeak: Microsoft eta Apple-ek beraien programen kodigoa "ezkutatu" egiten dute, inork ikusi eta kopiatu ez ditzan (CocaCola bailiran). GNU/Linux-en oinarritutako sistema eragileetan, ordea, kodigoa ikusi, eraldatu eta berrerabili egin daiteke, hots, norbaitek zerbait ona asmatzen badu, zergatik ez besteekin banatu? Volvok segurtasun uhala asmatu zuenean horixe bera egin zuen. Imajinatu egoera hau...:

- Auto honetan ez dago segurtasun uhalik?
- Ez, hau Volkswagen bat da, sentitzen dut.

Eskoletan haurrek Windows sistema eragilea baino ez badute erabiltzen eta honek dakarzkien Internet Explorer, Windows Media Player eta bestelako programa astun eta ez-intuitiboak besterik erabiltzen ikasten badute, oso zaila izango zaie etorkizunean ohiturak aldatzea eta sistema eragile eta programa egokiagoak erabiltzea. Txarto irakasten gabiltza. Globalizazioari laguntzen gabiltza.
Richard Stallman-en ahoan: "Enseñar a los niños a que usen Windows es como enseñarles a fumar tabaco, en un mundo donde sólo una compañía vende tabaco. Como cualquier droga adictiva, inculca una dependencia dañina. No es una sorpresa que Microsoft apunta a enseñar a los niños pobres esta dependencia para que puedan fumar Windows por el resto de sus vidas".

Zertarako dohain den gauza batengatik ordaindu? Zertarako globalizazioari lagundu? Zergatik txarto irakatsi aurretik jakinda?

Artikulu honek bigarren atal bat du.


Esan zure azken hitzak.

2008/11/06

Aurkezpena

Ez naiz hasieratik hasi. Hasierak aurkezpen bat izan behar du eta beraz, hor doa galdera: nor naiz ni? Ba begira, ni ez naiz inor, inor ere ez. Irakurleoi axola zaizuena ez da ni nor naizen jakitea, nik zer idazten edo zeri buruz idazten dudan jakitea baino. Ni zuontzat hau naiz, blog hau.
Blog honek ordezkatzen nau eta blog honetan ikusten duzuena da garrantzitsua, ez nire nortasuna.

Ta zeri buruz idatziko dut? Gauza berri berezirik ez duzue ikusiko. Nire inguruaren ikuspuntu bat, nik garrantzitsutzat ikusten ditudan gaien inguruko kritika e.a. Gainera aipatutakoa hezkuntzarentzat erabilgarria izan daitekeen ikuspuntutik landuko dut (horregatik sarrera hauei "hezkuntza" etiketa jarriko diet). Azken finean hezkuntza gizarteratzea denez, gizartea aztertzeak beti laguntzen du, eta gainera, nire ustez dena da hezkuntzarentzat aplikagarria.


Bestalde, baldintza ezberdinek bultzatuta blog honek sarrera berezi ezberdinak izango ditu, "metablog" etiketa izango dutenak. Hots, blog honetan blog bat nola sortu edo moldatzen den ere tratatuko da. Horretarako zuen laguntza behar izango dut, zuek zeuok galdetu eta azaldu behar baituzue zer egin nahi duzuen, zeintzuk diren zuon arazoak e.a. Jarri kontaktuan nirekin email bitartez (zuen gmail kontua erabiliz nire gmail kontura idatzi) beldurrik gabe.

Baina gogoratu: ekintzen bidez ikasten da. Ordenagailuen inguruan dakidan guztia guztiz autodidakta da, nik nire kontura ikasi dut, porrot egiten eta berriz saiatzen. Galdetu dezakezuen guztiaren erantzuna badago jada interneten, gutxienez 1000 aldiz galdetuta eta 1000 aldiz erantzunda, 1000 ikuspuntu ezberdinetatik. Nik 1001. ikuspuntua baino ez dizuet emango. Ez etsi.

Klaseko ordutegiak

Atzerriko Hizkuntza 2008-2009

Eguneratuta: PDFmenot zerbitzuarekin arazoak izan ditudanez, SCRIB-era pasatu dut dokumentua.

2008/10/30

Gurasoak eta hezkuntza

Ikasi, guk nahi beste ikasiko dute haurrek. Baina zer nahi dugu hauek ikastea? Gurasoek irakasleak haurrentzako modelo paregabeak izatea nahi dute, gauza guztiz logiko eta onargarria. Baina ez al dira konturatzen beraien irudiak pisu handi eta berdingabea suposatzen dutela? Lehen esfortzua beraiek egin behar dute, beraiek dira guraso eta haur horien tutore. Beraien haurrak dira, demontre.
Armak maitatzen eta erabiltzen irakasten badie, zer esan behar zaie eskoletan haurrei? Gurasoek tiro praktiketara eramaten badituzte haurrak, nola konbentzitu behar ditugu hauek eskolara ez eramateko? Zer egin egoera honen aurrean?

Aitatxo, eros iezadazu Kalashnikov bat! (45 min, gazteleraz, 2008)