2008/11/07

Informatika eskoletan I

Sarritan ez gara konturatzen gauzak ezberdinak izan daitezkeela. Sarritan ez gara ohartzen aurrean duguna ez dela existitzen den gauza bakarra. Ordenagailuen munduan gehiengo triste batek Windows sistema erabiltzen du, besterik existitzen ez delakoan. Microsoft-ek sortutako sistema eragileak baditu hainbat lehiakide: Appel-en Mac OS eta komunitateak hainbat "bertsiotan" zabaldutako GNU/Linux, beraien artean nire gustukoena Ubuntu delarik.

Ezberdintasunak daude sistema eragile ezberdinen artean:
  • Microsoft eta Appel-en produktuak ordaindu beharrekoak dira eta kodigoa guztiz babestuta dago, sortzaileak baino ezin alda dezake.
  • GNU/Linux-en oinarritutako sistema eragileak dohainekoak dira eta guztiz askeak.
Dohainekoak: Badakizu zenbat garestitzen duen Microsoft-en edo Appel-en sistema eragileak dendan erosia izan den ordenagailu bat? 100€ gutxi gora behera, 100€.
Bi gauza berdinen artean bat aukeratzeko esaten badidate, normalean dohainekoa nahiago izaten dut...
Askeak: Microsoft eta Apple-ek beraien programen kodigoa "ezkutatu" egiten dute, inork ikusi eta kopiatu ez ditzan (CocaCola bailiran). GNU/Linux-en oinarritutako sistema eragileetan, ordea, kodigoa ikusi, eraldatu eta berrerabili egin daiteke, hots, norbaitek zerbait ona asmatzen badu, zergatik ez besteekin banatu? Volvok segurtasun uhala asmatu zuenean horixe bera egin zuen. Imajinatu egoera hau...:

- Auto honetan ez dago segurtasun uhalik?
- Ez, hau Volkswagen bat da, sentitzen dut.

Eskoletan haurrek Windows sistema eragilea baino ez badute erabiltzen eta honek dakarzkien Internet Explorer, Windows Media Player eta bestelako programa astun eta ez-intuitiboak besterik erabiltzen ikasten badute, oso zaila izango zaie etorkizunean ohiturak aldatzea eta sistema eragile eta programa egokiagoak erabiltzea. Txarto irakasten gabiltza. Globalizazioari laguntzen gabiltza.
Richard Stallman-en ahoan: "Enseñar a los niños a que usen Windows es como enseñarles a fumar tabaco, en un mundo donde sólo una compañía vende tabaco. Como cualquier droga adictiva, inculca una dependencia dañina. No es una sorpresa que Microsoft apunta a enseñar a los niños pobres esta dependencia para que puedan fumar Windows por el resto de sus vidas".

Zertarako dohain den gauza batengatik ordaindu? Zertarako globalizazioari lagundu? Zergatik txarto irakatsi aurretik jakinda?

Artikulu honek bigarren atal bat du.


Esan zure azken hitzak.

No hay comentarios: