Zein sistema eragile eta zein programa informatiko komeni zaie haurrei (eta noski, guri ere) erabiltzea? Galdera honek ez du erantzunik eta ezin du izan. Are gehiago, hobe inoiz izango ez balu.
Bizitzako gauza gehienekin gertatzen den bezala ez da gauza hobeenik existitzen. Bakoitzak berea aurkitu behar du, jakin zein programa moldatzen den bere nahi eta beharretara eta noski, hori aldatu egingo da denboran zehar, programak aldakorrak direlako, erabiltzaileak bezala. Eta eskerrak aldakorrak direla, hainbat eta gehiago hobe!
Blog honetako Gomendioak atalean dohainekoak diren sistema eragile bat eta hainbat programa gomendatzen ditut, Blogger aplikazioaz gain. Nire gustuen eta nire behar eta nahien arabera aukeratuak. Barregarria badirudi ere, askotan dohainezko programa hauek ordaindu beharrekoak baino hobeagoak izaten dira. Arrazoi batzuk hauek izan ohi dira:
- Gutxiago pisatzen dute, arinagoak dira.
- Errekurtso gutxiago erabiltzen dituzte, ordenagailuak "askeago" ibiliz.
- Formatu gehiago maneiatzen dituzte, erabilgarriagoak dira.
- "Gauza gehiago" egin ditzakete.
- Gehiago pertsonalizatu daitezke, bakoitzaren beharrak betez.
Lehen eta orain?
No hay comentarios:
Publicar un comentario