2008/11/10

Blog bat sortzen I: sarrera eta sorrera

Aipamena: Artikulu hau blog bat sortzen zikloaren barnean dago, baina bakarrean ere ulergarria da.
Sarrera
Lehenik eta behin: zer da blog bat? Blog bat bitakora bat da, aldian-aldian testu edo artikulu ezberdinez eguneratzen dena, berriena lehen (goian) agertuz.

Zertarako balio du? Edozertarako.
Ehundaka blog ezberdin daude: pertsonalak (gureak bezalakoak), negozio bezala erabiltzen direnak (gai bati buruzko informazio asko eskainiz eta publizitatea jarriz), enpresek erabiltzen dituztenak (adib. programa informatiko baten sorreraren aurrerapenak zehazten)... Muga buruak jartzen du, ez teknologiak.

Hornitzailea aukeratzen
Bakoitzak bere beharren arabera hornitzaile ezberdina aukeratuko du. Bakoitzak bere karakteristikak ditu eta honek, noski, erabiltzaileari abantailak baino ez dizkio ematen.
Adibide batzuk weblog.net, weblogssl, blogia eta nireblog ditugu. Guk, ordea, hain famatua den eta hainbeste maite dugun Google-ren blog zerbitzua erabiliko dugu: Blogger.
Horretarako ezinbestekoa da Google-ren beste zerbitzu batean izena ematea, Gmail-eko kontua sortzea alegia.

Gmail
Gmail ez da dohaineko korreo zerbitzu onenetariko bat soilik, Gmail Google-ren zerbitzu askorentzako (Gmail Notifier, Google Talk, Google Page Creator...) txartel pertsonal bat da. Gmail Google kontua da, azken honen zerbitzu guztiak erabiltzen eta pertsonalizatzen uzten dituena.

Gainera, Gmail oso komenigarria da korreo zerbitzu profesional bezala. Beste korreo zerbitzu batzuk ez bezala (hotmail...), oso bizkorra da, ez du iragarkirik (eta are gutxiago gure korreoen sinaduretan), ez du gure mezuetan limiterik jartzen eta oso maneiagarria da.

Blog-a sortzen
Ondorengo pausua zailena kontsidera daiteke eta ez zailtasun informatikoagatik, hurrengo pausua zuk zeuk bakarrik egin behar duzulako baizik. Inork ezin dizulako esan zein izen jarriko diozun zure blog-ari, eta, are gutxiago zeri buruz idatziko duzun.

Blog-aren izenari buruzko gomendio batzuk:

Ez ezazu larregi pentsa:
  1. Normalean ez da web orrialdeen izena idazten, markagailuetan (edo faboritoetan...) gordeta izaten ditugulako, edo beste web orrialde batetik gatozelako (link bat). Ea guztiz ziur naiz zuek ez duzuela nire blog-aren izena idatzi goiko barran.
  2. Nor zaren ez du izenak adierazten, barruan dagoenak baino.
  3. Blog-aren izena edozein momentutan alda dezakezu!
Ondo pentsatu zure gaia eta jarri iezaiozu izen bat behingoz! Hasi sortzen!
Nire ongi etorririk beroena zuentzat.


Ongi etorriak oihanera!

No hay comentarios: