2008/11/16

Blog bat sortzen II: idazten hasten

Aipamena: Artikulu hau blog bat sortzen zikloaren barnean dago, baina bakarrean ere ulergarria da.
Sarrera
Blog bat idazteko orduan ez pentsatu teknologian. Ez pentsatu zer demontre sartu behar duzun. Pentsatu zer nahi duzun idatzi. Sarritan beldurra ematen digu teknologia hau erabiltzeak eta zuzenean "ezin dugula egin" pentsatzen dugu. Edo gu geu "arazoen" sortzaile bihurtzen gara. Bizitzako beste aspektu askorekin bezala, organizatu egin behar gara. Etxean zerbait aurkitzen ez dudanean, bere tokian utzi ez dudalako da. Ba, ordenagailuan fitxa bat aurkitzen ez dudanean, neure errua da, ez dudalako bere lekuan gorde, karpeta konkretu baten barruan alegia.
Organizatu eta jakin hasieratik zer nahi duzun idatzi eta nola egingo duzun
(inprobisazioa normala eta sarritan gomendagarria da ere, noski).

Nire lehen sarrera
Blog bateko gauzarik garrantzitsuena bertan idatzita dagoena da, ez inguruetako gomendio edo irudiak. Horregatik puntu honetatik hasiko gara.
Blogger
-en web orrian sartu eta sesioa hasiko dugu gure gmail kontuarekin (ikusi Blog bat sortzen I: sarrera eta sorrera). Ondoren nueva entrada sakatu eta aurrera!

Leiho miragarria
Aurrean duzun leihoa DENA da. Bertan idatzi eta berridatziko duzu. Ez du gauza berezirik, sinplea da eta ea nahi beste gauza egin dezakezu berari esker. Testuaren tamaina aukeratu, letra lodia eta kurtsiba aktibatu eta desaktibatu, testuaren kolorea aukeratu, lerrokatzea (eskerrean, erdian...) aukeratu eta zenbakiak eta puntuak sartu ditzakezu besteak beste. Interesgarria da ere vista previa aukera, non gure sarrera publikatzerakoan nola geratuko den ikusiko dugun. Beranduago, hurrengo sarrera batean, irudiak, bideoak eta link-ak nola sartu ditzakegun ikusiko dugu.

Berridazten
Denok egiten ditugu akatsak, eta horrela ikasten da gainera, ekiten. Horregatik Blogger-ek zure sarrerak berriro berridazteko aukera ematen dizu. Puntu bat idaztea ahaztu zaizula? Arazorik ez.
Baina tresna honen erabilera urrutiago doa. Zertarako hor geratu? Sarrerak eguneratu egin ditzakegu adibidez. Nik artikulu bat idazten badut eta hurrengo batean jarraipena ematen badiot, adibidez, oso interesgarria izango litzateke aurreko artikuluaren bukaeran bi lerro berri gehitzea artikuluak jarraipen bat duela esanez, link-a eta guzti, noski!
Edo, beste adibide bat jartzekotan, pentsatu akats larri bat egin duzuela (non publikatutako informazioa guztiz okerrekoa den) eta jada jende askok irakurri eta berari buruz hitz egiten aritu dela. Zorte pixka batekin eta web 2.0-ari eta jendearen borondate onari esker, gure akatsaz konturatu gaitezke (mail, komentario dena delakoaren bitartez). Zure artikulua eguneratzen baduzu, behar bada jendea ez da konturatuko, barriro gainetik begiratuta antzekoa delako. Utz ezazu dagoen bezala eta sarrera horren hasiera edo bukaeran idatzi "eguneratuta" letra larriz (ikusteko moduan) eta azaldu gertatutakoa.
Adibidez:
Lurraren masa 7,536 × 1024 kg-takoa denez, honen ondorioz badakigu .... (artikuluak jarraituko luke)
Eguneratuta: akats larri bat egin dugu. Lurraren benetako masa 5,9736 × 1024 kg-takoa da.

Ditugun errekurtsoak ongi erabiltzen jakin behar dugu, artikulu ez luzeegiak idazten saiatu behar gara eta (nire ustez) modu zuzen eta informalagoan idazten saiatu behar gara ere: honek ez du zertan liburu baten antza izan.

Hori da dena, ez dago besterik. Basikoa badakizu. Zure burua azaltzeko beste badakizu.

No hay comentarios: