2009/01/30

Eskola-porrota

Meneame-tik nabigatzen nenbilela Juan Antonio García Amaden artikulu oso interesgarri batekin topatu nintzen: Fracaso eskolar (edo eskola-porrota). Artikuluaren irakurketa gomendatzen dut eta autorearen bloga jarrai dezazuen ere: Dura lex - Política, Derecho, sociedad. Y algo de otras cosas.
Sartu, irakurri eta idatzi zuen iritzi eta ekarpenak.

Gehiago jakiteko: Dura lex.

2009/01/25

Sarakanda: dislexia duten haurrentzako tipografia berezia

Alejandro Valdez-ek dislexia duten haurrentzat tipografia berezi bat diseinatzen dihardu. Autorea dislexiari buruz dagoen bibliografian, gomendio pedagogikoetan eta benetako haur dislexikoekin izandako esperientzietan oinarritu da Sarakanda tipografia sortzeko.

Mediante el uso de trazos diferentes y más claros para diferenciar mejor las letras que «se parecen» y pueden resultar confunsas, el alfabeto resultante está adaptado a la fisiología de la lectura y a la manera particular en que los niños y niñas con dislexia desarrollan el proceso del aprendizaje. En su blog el autor describe todo el proceso de su creación y de las pruebas que ha ido realizando.

Bukatutakoan bere blogean publikatuko du OpenType formatuan.

Gehiago jakiteko: Microsiervos, Sarakanda.

2009/01/13

Web 2.0 eta hezkuntza

Aipamena: Artikulu hau modu garbiagoan ikusteko edo inprimatzeko ikus ezazu iturri originala hemen.
Web 2.0 eta hezkuntza

Ander Abadia
Ana Ajubita
Estibaliz Gabantxo
Maider Ibarluzea
Beñant Ramos




  • Zer da web 2.0?
  • Gure esperientziak eskolan
  • Zer egin behar da egoera aldatzeko?

    • Bi atal ezberdin ikusi ditzakegu

      1. Irakasleak, eskolak eta hezkuntza orokorrean
      2. Ikasleak

  • Azken xedea, hezkuntza hobetzea: Teknologia berriak hezkuntzan


    Zer da web 2.0?

    Dirudien baino errazago azaldu daiteke. Jende askok pentsatzen duen kontra, ez dago ezberdintasun fisikorik web 2.0 eta web 1.0 artean. Termino hau Tim O'Reilly-k asmatu zuen 2004. urtean. Trantsizio hau ez zuten programa edo zerbitzu berrien agerpenek bultzatu (lagundu zuten ordea), internet mundu osora zabaltzearen ondorio baino ez da web 2.0a. Interneterako konexioa merkatu eta zabaldu zenean, irakurleak sortzaile izaten hasi ziren, hots, edukiak sortzen hasi ziren, internet sortzen hasi ziren. Parte hartzea da web 2.0a.

    Baina parte hartze horrek ez du zertan zuzena edo intentzioduna izan. Wikipedian artikulu bat osotzea edo foro batean nola egin bat sortzea parte hartzea da, noski, baina baita Facebook bat izatea, Tuenti-n zure argazkiak eskegitzea, blog pertsonal bat izatea (eguneroko kontuak kontatzeko, adibidez) edo youtuben zure azken bideoa eskegitzea. Beraz, denok gara web 2.0.

    Ez da programatzen jakin beharrik, ez dugu ordenagailuak nola funtzionatzen duten zertan jakin. Web 2.0a sinpletasunean oinarrituta dago eta ez da irakasten. Nahi bada beti dago zer ikasi, noski, eta eskaintzen den baino gehiago nahi bada, sakondu nahi bada, ez izan dudarik horretarako modua dagoenik. Baina web 2.0ak ez du hori bilatzen. Bilatzen dena erabilgarritasuna, sinpletasuna eta bizkortasuna dira. Blog bat sortzeko (adibidez) pauso gutxi batzuk baino ez dira jarraitu behar eta eredu ugari daude blog bat azkar eta erraz sortzeko, baina nortasuna eta originaltasuna galdu gabe. Garrantzitsua mezua da, ez blogaren forma, koloreak e.a.k.



    Web 2.0, beraz, atitude kontu bat da, ez da teknologia kontu bat. Gauzak planteatzeko beste modu bat da, zeinek eragin duen egiteko modu berriak agertzea. Hauetariko batzuk azaltzen saiatuko gara:

    E-Learning: literalki, ikasketa elektronikoa esan nahi du. Internetek eskaintzen dituen aukeren bidez ikastean datza. Urrutiko hezkuntzarako bide bat da. Irakaslea eta ikaslea fisikoki aldenduta daude, eta haien artean etengabeko eta noranzko biko komunikazioa dago. Ikaslea ikaste prozesuaren muina da, eta bera da bere ikaste prozesua bideratzen duena. E-learning plataforma ezagunenetariko bat Moodle da. Moodle ikasteko gune birtuala da, eta ikuspuntu eraikitzailean oinarritzen da. Moodle-n ikastaroak eskaintzen dira eta partehartzaile eta tutoreen artean komunikazio horizontala eta interaktiboa ematen da.
    E-learning-arekin erlazionaturik, edublogak aipa ditzakegu ere. Edublogak ikaste-irakasteko helburuarekin ikasleek edo irakasleek sortutako blogak dira, zeinetan feed-back-a ezinbesteko ezaugarria den. Lan kooperatiborako guneak ere izan daitezke.



    Eskoletan erabiltzen da? Gure esperientzia batzuk


    a) Nire aburuz, web 2.0k eta hezkuntzak oraindik ez dute harreman zuzen eta finkatu bat. Adibidez, nik praktikak egin nituen ikastetxean egoera nahiko ona zen, nik bertan ikasi nuenetik hona nahiko aldatu da eta aurrerapen itzelak egin direla ikusi nuen. Hauen artean bat ikasgelan bertan ordenagailua edukitzea zen, hizkuntzako klaseetan (euskara) irakasleak edo nik edozein zalantza argitzeko erabil genezakeen. Ikasleei zegokienean, berriz, desberdina zen, irakaslearen aurretiazko baimenarekin soilik erabil zezaketen eta. Hala ere, irakasleak berak lantzean behin haurrei erabiltzen uzten zien zeregin jakinetarako: eskolaren inauteri eguneko argazkiak ikusteko (webean eskegita baitzituzten), hiztegiak soberan ez zeudenean hitzen baten esanahia edo sinonimoak aurkitzeko...
    Baina gakoa zera da, tutoretzat neukan irakasle hura langile fin eta eredu bikaina izan arren ez zela honelako teknologia berrietan oso jaioa (berak horrela esaten zidan oredenagailuak arazoak ematen zizkigun bakoitzean). Nik, beranduago ikusiko nuen bezala errua ez zen guztiz berarena, egia da, berak aitortzen zidan lau gauza zehatz egiteko gai zela ordenagailuen alorrean baina azkar konturatu nintzen interneterako konexioa sarritan eteten zela, behintzat ordenagailu hartan (irakasle gelakoak ez baitzidan inoiz arazorik eman).
    Beraz, irakaslearen beraren aldetik eskainitako maila gai honetan onena ez bazen ere, eskolak zuen arazoaren erantzukizun handiagoa.
    Hau esanda bat nator nire taldekideekin jadanik eskola euskalduna web 2.0ra moldatuta ez dagoela esaterakoan. Izan ere, web 1.0 deritzogunaren abantailak gozatzera ere ez zen heltzen sarritan!
    Hori alde batera utzita aipatu gura dut eskolako ordenagailuak ariketak egiteko erabiliak izaten zirela. Eskola honetan Amara Berri sistema erabiltzen zutela profitatuz, gelako txoko bateko zenbait ume (bikoteka) ordenagailuaren aurrean esertzen zituzten eta euskarako ariketak egiten zituzten: gurutzegramak, igarkizunak, letra-sopak...
    Ez zuten internetik erabiltzen kasu horretan baina teknologia berriak egokitzerakoan aurrerapauso bezala onar daitekeen beste zerbait dela deritzot, gainera ikasleek oso ondo pasatzen zuten eta teklatua zein sagua txandakatzen ikasten zuten.


    b)
    Nire ustez eskolei oraindik asko falta zaie web 2.0arekin sikiera hasteko. Nik neuk, ordenagailuak ikusi ikusi nituen eskolan bertan, baina esaterako gelan geneukana jolasteko baina ez zen erabiltzen.
    Egia da, pixkanaka bagoazela aurrera egiten eta onartu beharko dut ez dela elkar lan egiteko elkarrekin zertan egon. Neure burua ikusi dut klasekoei esaten
    hobe litzatekeela taldean darabilgun lana Google Docsen eskegitzea, hainbat kopia ezberdin ez izateko..., lagungarri bada gero, baina hotzegia ere.
    Hala ere, sentimenduaz aparte, Web 2.0k ematen digun aukera oso zabala da. Asko dira egunero informazioa berrizten edo gehintzen joaten direnak, eta informazio hau guztia eskuragarri jartzen dutenak. Neuk nahiko nuke, tresna hauek eskolan eskuragarri eduki, ez bakarrik besteek egiten, sortzen dutena, neuk sortutakoa baita, hau da, nik uste bultzatu beharko genukeela modu honetan lan egitera. Izan ere guztiok egunero lantzen ditugu materialak eta landutakoaren eskarmendua pizkanaka gehituko bagenu honako tresna beste guztiontzat eskura, errazagoa egingo liguke eguneroko lana.
    Demagun eskola bateko ingelesa irakaseak garela eta askotan gaixotzen garela. Gure eguneroko lana argitaraturik edukita interneten, ordezkoari ez litzaioke ezer ere kostatuko aurrera egitea eta zer esanik ez bueltan garenean, guk ere eguneratuta edukitzeko.

    c) Nik eskolan ikusitako egoera, teknologia berriei dagokienez, kezkagarria da. Gela bakoitzean ordenagailu bat egon, bazegoen, baina gehienak ez zebiltzan, eta batek ere ez zeukan interneterako konexiorik. Irakaslea eta ni askotan saiatu ginen ordenagailua erabiltzen, umeei pila bat gustatzen zaielako eta oso motibagarria delako haientzat. Ariketa bera ordenagailu batean askoz erakargarriagoa da beraientzat, honela arreta handiagoa jartzen eta gehiago ikasten dutelako. Baina gehienetan ezin izaten genuen ordenagailua erabili. Batzuetan ez zen entzuten (eta ingelesa lantzeko gure ariketetan ezinbestekoa zen entzutea), beste batzuetan dvd-a ez zebilen, behin ordenagailu batzuk piztu ere ez ziren egiten...
    Ordenagailu gelaren egoera ez zen oso hobea. Umeak binaka edo hirunaka jartzen ziren ordenagailu bat konpartituz, baina ez zeuden entzugailu nahikorik ikasle gustientzat. Honek bikote edo hirukote horietako ikasle bat lan egiten ari zen bitartean besteak denbora galtzen zeudela
    suposatzen zuen. Internetari dagokionez, ez nituen ikasleak behin ere ez ikusi internet erabiltzen.
    Irakasleentzat ere egoera ez zen oso ona. Irakasle gelan ordenagailu bi zeuden, baina nahiko zahartuta. Nire tutorea bakarrik erabiltzen zuen
    internet klasean lantzeko materiala bilatzeko, eta posta elektronikoa irakurtzeko. Ez zuen informatikako nozio azkorik, eta dirudienez beste irakasleek ere ez.
    Hau esanda, argi geratzen da eskola horrentzat behintzat web 2.0 oso urrun dagoela. Baina honek ez nau harritzen, zeren guretzat ere web 2.0 terminoa ia ezezaguna zen hilabete batzuk arte. Orain arte inoiz ez dugu erabili web 2.0 ematen dituen aukera piloa. Lan honetan adibidez ikusten ari gara benetan erabilgarria dela eguneroko bizitzan.



    Zer egin behar da egoera aldatzeko?
    • Bi atal ezberdin nabaren ditzakegu

      • Irakasleak, eskolak eta hezkuntza orokorrean
    Taldean pentsatzen egon gara, eta ondorioztatu dugu irakasleentzat eskolan web 2.0 erabiltzeak haien lana asko erraztuko lukeela. Adibidez, unitate didaktikoak, programazioak edo materialak guztion artean prestatzeko, edo bakoitzak prestatutakoa besteekin konpartitzeko. Baina ez konpartitzeko norabide bakarreko era batean, baizik eta besteek bakoitzak egindako lana osatzeko, hobetzeko, aldatzeko eta erabiltzeko

    aukera emanez. Eskolako nire tutoreari behin galdetu nion zergaitik ez zuen INEBI (Ingelesa Edukien Bitartez) proiektua erabiltzen (berak testuliburua jarraitzen zuen, baina bulegoan INEBI proiektuaren materiala zeukan), berak erantzun zidan nahi izango zuela, askoz hobela zela proiektu hori berak erabiltzen zuen metodoa baino, baina ez zeukala astirik (hori egia da, pila bat talde zeuzkan eta ez zeukan astean ordu bat bera libre ere ez). Azaldu zidan INEBIren materiala prestatzeko pila bat denbora behar zela, eta berak bakarrik ezin zuela. Eta eskolako beste irakasleei ere gauza bere gertatzen zitzaiela.
    Ba kasu honetarako web 2.0 erabilgarria izango zen. Beharbada irakasle bakoitzak ez dauka astirik material osoa prestatzeko, baina denon artean lan egiten badute lortu dezakete helburua. Eta beharbada ez astirik eta aukerarik fisikoki elkartzeko haien lana komunean jartzeko eta eztabaidatzeko, baina web 2.0 erabiliz irtenbidea aurkitu ahal izango lukete.
    Argi ikusten da ez dugula web 2.0-aren usainik hartzen eskoletan, baina zergatik? Ezjakintasunarengatik. Gutariko askok, ordenagailuak egunero erabiltzen ditugun arren, ez dugu web 2.0 fenomenoa existitzen denik jakin (nahiz eta egunero facebook e.a.k erabili!), eta are gutxiago honek eskaintzen dituen aukerak, bai hezkuntzatik kanpo, bai hezkuntzaren barnean. Horregatik oso garrantzitsua deritzogu irakasleen formazioa. Badakigu web 2.0a bere sinpletasunarengatik dela ezaguna, baina guk ikusitakoaren arabera, irakasleek beharrezkoa dute benetan web 2.0aren inguruko (eta zergatik ez, informatika beraren inguruko) praktika batzuk osotzea.

    Baina zer da jakin eta ulertu behar dutena? Web 2.0a ez da osotu behar duten atal bat, ez da beste behar bat, guztiz kontrakoa da: lana osotu, hobetu eta arindu dezakeen tresna da web 2.0a. Irakas komunitate indartsu baten sorrera ezinbestekoa da. Jada beste esparru askotan, ikas komunitateen sorrera errealitate bat da, informazioaren gizatean goazen heinean, hezkuntza esparruan ez ezik, ekonomia esparruan ere honen aldeko apostua sortua dago, ikus MCC ( Mondragon Corporación Cooperativa) edota parke teknologikoak, non garai berri hauek zabalten dizkiguen aukera ezberdinetan pertsonen jakintzak elkarbanatzeko apostua egiten ari diren, kurtso ezberdinak langileei eskainiz eta beraiek merkatuaren analisi sakonak egiteko aukeraz nola ustartu irakatsiz. Beraz, hezkuntza izanik eredu berri honen eramale nagusi, irakasleak korronte honetako partaide aktibo bilakatu beharko dira, bere ezagutzak sarean banaduz eta lan egiteko eredu ezberdinetara sarbidea izanez. Baina nola antolatu? Nola zabaldu irakasleen artean erronka berri honi aukera emateko ikuspideak? Jakintza zabaltzearen garrantzia azpimarratu beharreko gaia da, irakasle gehienek honen aldeko jarrera nabaria erakusten dute. Hitzetatik ekintzara pasatzeko garaia iritsi da, eskola ezberdinen arteko bilerak izatea egokitzat ematen da, non ikas irakas prozeuaren analisis sakon baten ondorioz, Web2.0k eskaintzen dizkigun aukerak erabilzeko ordua iritsi den.

    Proiektu ezberdinak zabaltzen hasiak dira, oso eskala txikian bada ere, honen adibideetariko bat Educastur izanen litzateke, Asturiasen. Bertan ikasle eta irakasleen ikuspegi eta lan ezberdinak ageri dira, jakintza guztiaren pintzeladak. Educastur proiektuaren barruan teknologi berrien inguruko informazio eta ekarpen oso landuak eskaintzen dizkigute, beren esperientziak ere azalduz. Web 2.0 eta hezkuntzari buruz aurkezpen bat prestatu dute. Bertan oso ongi azaltzen dira "web soziala"-ren oinarriak, eta hezkuntzan dituzten aplikazioak.

    Hala ere, badaude SlideShare edota Suite101 bezalako apostuak ere, azken hau Britania handiko irakasleek sortua, non irakasleek beraien gaiari buruzko idatzi ezberdinez hornitzen gaituzten.

    Irudikatu momentu batez, mundu osoko irakasle, eskola eta hezkuntza entitateek beraien plangintzak, erabiltzen dituzten dokumentuak, haurrei agintzen dizkieten ariketak e.a.k ongi etiketatuta web orrialde jakin batera igotzen dituztela. Honek ez du inongo esfortzu estrarik errepresentatzen, normalena dokumentu horiek jada ordenagailuan izatea delako, egin beharreko gauza bakarra igotzen den dokumentu hori zer motatakoa den eta zertarako balio duen esatea da (etiketen bidez), dena ongi antolatzeko eta bilaketa errazagoa egiteko. Gero, 5 minutuko lan honi esker mundu guztiko irakasleek (edo interesatuta egon daitekeen beste edozeinek, zergatik ez) eskuratu dezakete informazio hori eta beraien probetxurako erabili edo eraldatu eta beraien bertsioa egin. Dokumentu hauek erabiltzean ideia ona izango litzateke ere hauek erabiltzen dituztenek puntuatzea.

    Baina zertarako hau dena? Demagun bi ikasle kanpotar datozela zure gelara eta ez dakizula nola egin
    lan. Web orrialde horretara jo besterik ez duzu eta zuretzako aproposenak izan daitezkeen aukerak aukeratu ondoren (horretarako izango lirateke etiketak - horietariko bat "kanpotarrak klasean" izango litzateke) gomendio piloa eta aktibitate mordoa izan ditzakezu eskura, zuzenean erabiltzeko, birmoldatu ondoren erabiltzeko edo ideia bat hartzeko soilik. Jakintza kolektiboa sortzea da helburu.

    Esperientzia konpartitu behar da, egunerokoak kontatu, gomendioak eman (egoera ezberdinetarako) eta bertatik edan, norberaren formazioa hobetzeko eta izan ditzakezun faltak betetzeko. Hori da web 2.0ak eskaintzen diguna.

    • Ikasleak
    Gure ustez eskoletako ikasleek ez dute zertan modu kontzientean web 2.0a zer den jakin behar. Ordenagailuak erabiltzen eta interneten autonomoak izaten irakatsi behar diegu. Beraiek izango dira web 2.0a konturatu gabe erabiliko dutenak (lehen aipatu den moduan, guk geuk egiten genuen bezala): Lanak egiteko orduan wikipedia eta antzekoetara joko dute, tuenti-n nabigatuko dute, youtube-ko bideoak ikusiko dituzte...

    Interneta ulertzen eta ongi erabiltzen irakatsi behar diegu. Irakaslearen helburua irakastea bada, badago haurrei internet-en ateak zabaltzerik baino gauza hobeagorik? Interneten dena dagoela esan dezakegu, internetek edozein galdera erantzun dezakeela esan dezakegu. Internet munduko libururik potolo, dinamiko eta eguneratuena da. Aspalditik eztabaidatzen da liburu on batek irakaslea ordezkatu dezakeen edo ez. Eztabaida hori birplanteatzeko modukoa da: Internetek irakaslea ordezkatu dezake? Galdera zabalik uzten dugu.

    Baina eskolaratzea gizarteratzea bada, berriro, zer gauza hobeagorik haurrei interneten ateak zabaltzerik baino? Agertu zirenetik bagenekien ordenagailuak etorkizuna izango zirela eta orain, interneti esker, hauen boterea eta garrantzia esponentzialki igo da azken urteetan. Jakina da jada, edozein lanposturako interneten erabilera, derrigorrezkoa ez bada, gutxienez oso gomendagarria izango dela. Eta lanpostuetatik haratago, interneten potentzial kulturala eta soziala daukagu, zergatik ez.

    Gainera, internetek zabal ditzakeen bisai berri guztiak ezagutu gabe jarraitzen dugu, izan ere, arlo guztietara hedatzeaz gain gai berriak sortu ditu. Jende askok enpresa berriak eratu ditu internet erabiliz, zenbait kasutan ideia xinple baina berritzaileen bidez Kristoren dirutzak atera dira. Beste batzuetan denontzako erabilgarriak suertatu diren tresnak sortu dira eta munduko toki oso ezberdinetan zeudenak hurbiltzea lortu du.
    Ikasleek aurrean agertu zaien errealitate hau ulertu behar dute, urte batzuk barru ezinbestekoa izan daiteke eta. Era berean Web 2.0ra egokitu eta ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatu behar dira, ahal dela guztion onerako. Interneti esker denetarik ikusten hasi gara (udako abesti bat youtuben egin zen ospetsu, ingelerako irakasle batek bere klaseak denentzako eskaintzea erabaki zuen, rapero batek ere bere kantak bere interneteko txokoan eskegiz CD bat grabatzeko beta lortu zuen...) eta honek irakasle zein artista izanda gure aukerak handitzen lagun diezaguke.
    Baina etorkizunean internetek langileak hurbiltzen lagun dezan umeek interneten bidez elkar daitezkeela ikusi behar dute, eskaintzen zaizkien baliabideak erabiltzen ikasi behar dute. Sarritan zientzia gizartearen aurretik doala iruditzen zait, adibidez, telefono mugikorren prezioak gorantz joan arren guk hauek erabiltzen jarraitzen dugu, etxean gaudela modu merke eta erabilgarriak egon arren (esaterako messengerra zein google talka idatziz edo berba eginez komunikatzeko gai dira). Haurrek internetek esparru guztietan duen garrantzia baloratu behar dute eta hauek lanerako eta aisirako erabili.



    Azken xedea, hezkuntza hobetzea: Teknologia berriak hezkuntzan

    Gaur egun,eskolen errealitateari so eginez gero, argi azaltzen den bezala, irakaslegoa ez dago oso prestatuta teknologia berriei dagokionez. Gure administrazioak eginiko hainbat esfortsu alperrikakoak izan dira, gaurdaino ezpaitute internetek eskaintzen dizkigun baliabideak kontutan hartu izan. Beraiek Garatu ikasketa programen bidez, programa ezberdinen erabilpenei eman izan die garrantzia, Word edota Power Pointa adibide, klaseetan erabili ohi izan direnak. Honek, irakasleen konpetentziak jaitsi izan ohi ditu, berauen interesean ere eragin negatiboak bultzatuz. Bigarren Hezkuntzako edozein irakasleri galdetuz gero, gai honi buruzko ezagutza falta nabarmentzen da" Baina zer da Web2.0? Informazioa elkarbanatu? Hori egin daite ahala? " Honelako erantzunak jasotea normala lirateke, eta hau bigarren hezkuntzan gertatzen da, pentsa zer esan behar duten lehen hezkuntzan.

    Aurten lehendabiziz, nire ikasleei, blog baten bidez lan egitea proposatu diet, erantzuna ezin hobea izan da. Askotan, irakasleok beldurra sentitzen dugu, baliabide berriek eskeintzen diguten potentziala ustiatzerakoan. Gaineratuz, ezjakintasunaz gain, hezkuntza sailaren babes falta nahiko nabarmena da, beharbada diru baliabideak direlako medio; eskolak berak ere muga ugari jartzen dituzte, ordenagailu falta, ezagutza falta eta askotan interes falta dela eta. Hala eta guztiz ere, pausoak ematen jarraitu behar dugu, eta irakasle talde txikiak sortzen hasiak dira, non web2.0 inguruan lana egiten ari diren, alde batetik materiala sartuz eta are garrantzitsuagoa den formakuntza emanik, ikastetxe mailan bederen. Hauen ustez, beldurra galdu behar dugu, eta zerbait ez dakigunean laguntza bilatu, ikasleengana zuzenduz, zeren askotan beraiek ezagutza nahikoak dituzte guk egin beharrekoa azaltzeko.

    Ikastolak jada, hezkuntza publikoari aurre hartu diote, IKT proiektuaren bidez, informazio alorrean berebiziko aldaketak egiten ari direnez gero, hauei ahal den eta etekinik handiena ateratzeko ahaleginetan ari dira. Irakaslegoari beharrezko formakuntza maila eskeintzeaz gain, informazio eta Komunikazio Teknologiak ikastolaren Hezkuntza Proiektu eta Proiektu Kurrikularrean integratzea dute helburu.
    Sarritan honi buruzko errua irakasleei bota ohi diegu baina egoerari astiro erreparatuz gero gaia nahiko konplexuagoa dela ikusiko dugu.

    Eta arazoa ezta soilik beraien gaitasunen gainekoa, izan ere, gizarteak gaur egun oraindik ez du honelako jakintzen garrantzia ikusi. Ondorioz irakasleek mundu hau ondo menperatu gabe jarraitzen dute eta honek hurrengo gizarteengan eragina izan dezake. Gizarteko beste hainbat esparrutan bezala, arazo hauek konpontzen joateko dirua eta esfortzua behar direla ederki dakigu denok, gakoa zera da, arazoei konponbidea ematen hasteko lehenik kasu garrantzitsuenak lehenesten hasi beharra daukagula. Adibidez, irakasleak orokorrean gehiago jakitearen aldeko pertsonak izaten dira (izan beharko lirateke, behintzat) eta beste arlo batzuetan egiten duten bezala hemen ere kurtso labur batzuek asko lagunduko luketela deritzogu. Lehen esan bezala arazoa zera da, kurtso txiki hauen garrantzia neurtzerakoan ea zelako lehentasuna ematen zaien. Horren arabera erabakiko dute agintariek etorkizuneko biztanleen hezkuntzan Web 2.0arekiko jasoko duten hasieratiko harremana.


    Lan hau Jabetza Publiko bezala eskaintzen da. Jabetza publikoaren eskaintzaren kopia bat ikusteko, ikustatu http://creativecommons.orgs/licenses/publicdomain/


    2008/11/26

    Blog bat sortzen V: bideoak txertatzen

    Aipamena: Artikulu hau blog bat sortzen zikloaren barnean dago, baina bakarrean ere ulergarria da.
    Sarrera
    Blog batean idaztea oso erraza da, baina normala denez, guk ez dugu idatzi nahi bakarrik. Gure burua azaltzeko nahi beste aukera ditugu interneten: irudiak, bideoak, musika, entziklopedia birtualak... Dena dela, zer ez dago interneten?

    Bideoak txertatzen
    Irudi batek 1000 hitz baino gehiago balio badute, zer esanik ez dago bideoei buruz.

    Bideoak txertatzeko orduan bi kasu ditugu:
    1. Txertatu nahi dudan bideoa badago jada interneten.
    2. Txertatu nahi dudan bideoa ordenagailuan daukat.

    Nola txertatu dezaket interneten dagoen bideo bat?
    1. Kopiatu zuk jarri nahi duzun bideoaren emdeb kodea (klikatu handiago ikusteko):
    2. Txertatu kode hori dagoen moduan zure blogean (hobe HTML erlaitza aukeratzen baduzu).
    Nola txertatu dezaket ordenagailuan dudan bideo bat?
    1. Sakatu botoi hau (klikatu handiago ikusteko):
    2. Sakatu examinar botoia eta aukeratu zure gustuko irudia.
    3. Itxaron, zure bideoa Google Video zerbitzura automatikoki igotzen ari da.

    Embed kodearen beste aplikazio batzuk:
    Embed kodeak leku askotan aurkituko dituzu eta ez dute bideoak txertatzeko
    soilik balio. Embed kodeek zure web orrialdean musika, PDF edo DOC dokumentuak, flash aplikazioak e.a. luze bat txertatzeko balio dute.

    Bideoan azalduta

    Blog bat sortzen IV: irudiak txertatzen

    Aipamena: Artikulu hau blog bat sortzen zikloaren barnean dago, baina bakarrean ere ulergarria da.
    Sarrera
    Blog batean idaztea oso erraza da, baina normala denez, guk ez dugu idatzi nahi bakarrik. Gure burua azaltzeko nahi beste aukera ditugu interneten: irudiak, bideoak, musika, entziklopedia birtualak... Dena dela, zer ez dago interneten?

    Irudiak txertatzen
    Irudiek asko laguntzen dute: ideia bat laburbildu dezakete, eskema bezala balio dute eta irakurgaia irakurtzea erosoago egiten dute, besteak beste.

    Irudiak txertatzeko orduan bi kasu ditugu:
    1. Txertatu nahi dudan irudia badago jada interneten.
    2. Txertatu nahi dudan irudia ordenagailuan daukat.

    Nola txertatu dezaket interneten dagoen irudi bat?
    1. Kopiatu zuk jarri nahi duzun irudiaren URL-a (edo irudiaren helbidea). Beti hasten da honela: http://
    2. Sakatu botoi hau (klikatu handiago ikusteko):
    3. Pegatu aukeratutako irudiaren helbidea URL agertzen den tokian.

    Nola txertatu dezaket ordenagailuan dudan irudi bat?
    1. Sakatu botoi hau (klikatu handiago ikusteko):

    2. Sakatu examinar botoia eta aukeratu zure gustuko irudia.

    Gogoratu irudiak kargatzeko leihatilan aukera ezberdinak dituzula. Irudiaren tamaina eta honen diseinua aukeratu ditzakezu. Irudia zure gustura mugitu nahi baduzu (bukaeran jartzeko adibidez), aukeratu diseinurik gabe.

    Beste aukera batzuk:
    Demagun irudi bat jarri nahi duzula, baina ez duzula zure blogaren itxura aldatu, hau da, hitz bat klikatzean zuk nahi duzun irudia agertzea nahi duzula. Kasu horretan ere lehengo bi kasuak agertzen zaizkigu. Oraingoan, irudia interneten badago link bat sortzearekin nahikoa duzu
    (aurrekoan azaldu zen bezala).

    Irudia zure ordenagailuan badago, ordea, internetera igo behar duzu. Horretarako 1000 web orrialde ditugu eskura, adibidez:
    Jarraitu bertako pausuak eta seguru nago lortuko duzula zure irudia igotzea. Orain badaukazu zure irudiaren URL-a linkatzeko prest!


    Animo gaztiek!

    2008/11/25

    Blog bat sortzen III: linkatzen

    Aipamena: Artikulu hau blog bat sortzen zikloaren barnean dago, baina bakarrean ere ulergarria da.
    Sarrera
    Blog batean idaztea oso erraza da, baina normala denez, guk ez dugu idatzi nahi bakarrik. Gure burua azaltzeko nahi beste aukera ditugu interneten: irudiak, bideoak, musika, entziklopedia birtualak... Dena dela, zer ez dago interneten?

    Linkatzen
    Behar bada hau da blog bat sortzeko ordua
    n ikasi dezakezun gauzarik garrantzitsu eta erabilgarriena. Are gehiago, link-ak interneten beraren esentzia direla esan dezakegu.

    Zer da link bat?

    Link hitza ingelesetik dator eta lotura esan nahi du eta hori da hain zuzen ere "sistema" (nolabait deitzekotan) honek egiten duena: aukeratutako testua (kasu batzuetan irudia edo bideoa...)
    klikatzean beste nonbaitera eraman gaitzake.

    Zertarako balio du?
    Erabilerak infinituak dira. Gai bati buruz informazio gehiago eskuratzeko entziklopedia bat linkatu dezakegu esaterako. Adibidez: wikipedia (adibide bikoitza!). Edo informazioa nondik atera dugun esateko (blog bat, dokumentu bat). Irudiak eta bideoak jarri nahi ditugula, baina ez dugula gure bloga "zikindu" nahi? Ba hauek linken bidez jarri ditzakegu eta kito.

    Nola linkatzen da?

    1. Kopiatu zuk linkatu nahi duzun URL-a (edo web orrialdeko helbidea). Beti hasten da honela: http://
    2. Nabarmendu linkatu nahi duzun hitza.
    3. Sakatu botoi hau (klikatu handiago ikusteko):
    4. Pegatu haukeratukako helbidea.

    2008/11/23

    Gurasoak eta hezkuntza II

    Berriz ere gurasoak. Haurrek hainbeste maitatzen eta miresten dituzten gurasoak. Beraien modeloak. Aurrera, ikusi.

    Video batzuk:






    Memelo honek ez du haurtxo astinduen sindromea ezagutzen?

    Irudi batzuk:


    Haurdun dagoen emakume hau bere etxe inguruko zulatzaileen zaratek bere haurra minduko duten beldur da.

    Eta hezkuntza formala da errudun?!

    Iturria: nopuedocreer.com